Jules Verne idazle frantsesa zientzia fikzioko literaturaren
aitzindaritzat jotzen da. Haren eleberrietan garai hartako aurrerapen
zientifikoak ageri dira, baita aurreikusitako zenbait asmakuntza ere,
adibidez, urpekaria edo espazio-bidaiak. 1872an Munduari itzulia 80
egunean atalka argitaratu zuen, eta egundoko arrakasta lortu zuen.
Bertan, tren eta itsasontzi bidezko munduan zeharreko bidaia kontatzen
du.
Please note: This audiobook is in Basque.