Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota
ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo
eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan
erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz
eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.
Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da,
berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin
batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei
dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena
berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten
moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta
haren inguruko gorabeherak.
Bilbao-New York-Bilbao transcurre durante un vuelo entre el aeropuerto
de Bilbao y el JFK de Nueva York, y desgrana la historia de tres
generaciones de una misma familia. A través de cartas, diarios, e-mails,
poemas y diccionarios, crea un mosaico de recuerdos y narraciones que
conforman un homenaje a un mundo prácticamente extinguido, a la vez que
un canto a la continuidad de la vida.
Please note: This audiobook is in Basque.